Botaka egiten eta desidratazioak jota esnatu dira ehunka errefuxiatu, atzo ramadama hausteko iftar-ean jaten duten elikagaia ustez egoera txarrean zegoelako. Ramadanaren baraua hausteko jaten dute musulmanek jaki hori. Toxikatuetatik 200 Arbillgo ospitalera eraman dituzte, Kurdistanera.
Arbilgo jatetxe batean prestatu zuten babarrun, oilasko eta jogurtaz osatutako jaki hori, eta gobernuz kanpoko erakunde batek eraman zuen Hasanxam U2 gunera. Jatetxeko kideak atxilotu egin dituzte, Rudaw berri agentziak jakinarazi duenez.
Gune horretan 6.235 iheslari daude gaur egun, Mosulen Estatu Islamikoaren kontra egiten ari diren erasoalditik ihesi doazenak. UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak eremuan dituen hamahiru guneetako bat da. Dagoeneko 819.000 pertsona lekualdatu dira Mosulgo borroketatik ihesi.