Gutxienez 50 etorkin somaliar eta etiopiar hil ziren aurreko astean Mozambikeko kostan, gaur herrialde horretako prentsak jakinarazi duenez. Argitaratutakoaren arabera, legez kanpoko etorkinak ziren, eta 129 pertsona zihoazen ontzian.
Ontzia hondoratu egin zen. Kapitaina ere itota hil zen. Mozambikeko agintariek ez dute oraindik ezer esan, baina hondoratzetik bizirik irten zirenak errefuxatu kanpalekuetara eraman dituztela jakinarazi du prentsak.
Mundua
Mozambikeko kostan 50 etorkin somaliar eta etiopiar hil ziren aurreko astean
Prentsak gaur argitaratu duenez, 129 pertsona zihoazen hondoratu zen ontzian. Mozambikeko agintariek ez dute oraindik ezer esan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu