Afrika

Mozambiken hamar lagun hiltzea leporatu diete muturreko islamistei

Iparraldeko herrixka batean hamar herritarri lepoa ebaki zieten asteburuan.

Berria
2018ko maiatzaren 29a
19:48
Entzun

David Machimbuko Palma hiriko alkateak AFP agentziari jakinarazi dionez, asteburuan hil zituzten hamar herritarren artean adingabeak ere bazeuden, nahiz eta ez duen kopurua zehaztu. Palmatik gertu dagoen Monjane herrian egin zuten erasoa, Tanzaniarekin muga egiten duen Cabo Delgado probintzian.

Iaz Ansar al-Sunna izeneko muturreko talde islamista hasi zen erasoak egiten probintzia horretan, Mozambiken xaria lege islamikoan oinarrituko den estatu bat eraikitzeko helburuz. Haren egiletza berretsiko balitz, ordutik egin duen eraso handienetakoa litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.