Egipto

Mubarak berriro epaituko dute

Egiptoko Kasazio Auzitegiak atzera bota du herrialdeko presidente ohiaren absoluzioa eta azaroan berriro epaituko dute.

Hosni Mubaraken aurkako epaiketa azaroaren 5ean hasiko da. KHALED EL FIQI / EFE
2015eko ekainaren 4a
19:29
Entzun

Iazko azaroan epaitegiek ebatzi zuten ez zegoela loturarik Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren jardunaren eta 2011ko iraultzako manifestarien heriotzaren artean. Manifestariak hiltzeko agindua eman izana egotzita zegoen absolbituta Mubarak, baina azkenean absolbitu egin zuten. Orain, ordea, epai horiek atzera bota ditu Egiptoko Kasazio Auzitegiak eta epaiketa berriz egiteko agindu du.

Azaroaren 5erako jarri dute epaiketaren hasiera data. Mubarakekin batera epaituko dituzte, besteak beste, Mubaraken bi seme, Habib al Adli barne ministro ohia, eta presidente ohiaren beste sei laguntzaile.

Manifestarien kontra egiteaz gain, beste bi akusazio ere badaude Mubaraken aurka; batetik, boterearen gehiegizko erabilera, eta bestea, ustelkeria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.