Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia urkatuta hiltzera zigortu dezatela eskatu du Mustafa Suleiman fiskalak, iragan urte hasierako matxinadan manifestariak hiltzeko agindu izana egotzita. Ashraf Atwa akusazioaren abokatuak azaldu duenez, Habib al-Adli Barne ministro ohiarentzat eta Mubaraken bertze sei laguntzailerentzat zigor bera eskatu du Egiptoko Fiskaltzaren ordezkariak.
Zigor eskaerak egiteko azken aukera zuen atzo fiskalak. Epaiketak heldu den astelehenean eta asteartean segituko du.
Mubarak urkatzeko eskatu du Egiptoko Fiskaltzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu