Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren auziak aurrera egingo du, Apelazio Auzitegiak defentsaren arbuioa atzera bota ondoren. Urtarrilean manifestarien hilketan ustez zerikusia izan zuelako epaitzen ari dira Mubarak, eta defentsak auziko epaile Ahmad Refaaten aurka helegitea jarri nahi izan du, abokatuei ez diela lan egiten uzten leporatuta.
Mubarakekin batera, haren bi seme Ala Mubarak eta Gamal Mubarak, Habib al Adli Barne ministro ohia eta sei aholkatzaile epaitu behar ditu Refaatek. Helegitea jarri zuen abokatuari 742 euroko isuna jarri diote, eta defentsak Refaati leporatu dio Husein Tantaui mariskalari galderak egitea debekatu ziela. Horrez gain, Refaat Mubaraken aginte garaian ahokulari juridikoa izan zela salatu dute abokatuek.
Mubaraken auzian defentsak egindako arbuioa atzera bota du Apelazio Auzitegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu