2011
•Otsailaren 10a. Egiptoko presidente Hosni Mubarakek amore eman zuen, eta Junta Militarraren esku utzi zuen gidaritza.•Otsailaren 13a. Junta Militarrak konstituzioa baliogabetu, legebiltzarra desegin eta haren egitekoa bere gain hartu zuen.
•Otsailaren 21a. Anaia Musulmanek Askatasuna eta Justizia alderdia sortu zuten.
•Otsailaren 22a. Ahmed Xafik Mubaraken lehen ministroak gobernua eraldatu zuen.
•Martxoaren 3a. Xafiken gobernuak dimisioa eman zuen, eta Junta Militarrak Esam Sharaf ezarri zuen Xafiken ordezko.
•Martxoaren 19a. Konstituzioa aldatzeko erreferenduma. Baiezkoak irabazi zuen.
•Apirilaren 13a. Mubarak atxilotu zuten. Bi egun geroago ospitalera eraman zuten.
•Apirilaren 16a. Gorenak Mubaraken Alderdi Nazional Demokratikoa disolbatu zuen.
•Ekainaren 15a. Etxeratze agindua kendu zuten.
•Uztailaren 17a. Sharaf lehen ministroak gobernua aldatu zuen protestak isilarazteko.
•Abuztuaren 3a. Mubaraken kontrako epaiketa hasi zen manifestarien hilketaren inguruan.
•Azaroaren 28a. Kamal Ganzouri lehen ministro izandakoari gobernua osatzeko agindu zion Junta Militarrak. Egun berean legebiltzarreko bozen lehen itzulia hasi zen.
2012
•Urtarrilaren 5a. Bizi guztiko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak Mubarakentzat.•Urtarrilaren 20a. Islamistek irabazi zuten legebiltzarrerako bozen lehen itzulia. Salafisten eta Anaia Musulmanen artean botoen %65 jaso zuten.
•Martxoaren 28a. Batzorde Konstituziogileak lehen bilera egin zuen.
•Apirilaren 7a. Anaia Musulmanek Mohamed Mursi bigarren hautagai gisa aurkeztu zuten. Astebete lehenago aurkeztu zuten lehena: Jairat al-Xater.
•Apirilaren 10a. Konstituziogilea baliogabetu zuten.
•Martxoaren 23a. Presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia egin zen.
•Apirilaren 23a. Junta Militarrak Mubaraken goi karguei bozetara aurkeztea debekatu zien.
•Apirilaren 26a. Hauteskunde Batzordeak 13 hautagai onartu zituen, tartean Omar Suleiman Mubaraken presidenteordea.
•Ekainaren 2a. Mubaraki 25 urteko kartzela zigorra jarri zioten.
•Ekainaren 14a. Auzitegi Konstituzionalak parlamentua desegin eta botere legegileaJunta Militarraren esku utzi zuen, legebiltzarraren herena konstituzioaren kontrakotzat jo ondoren. Mubaraken goi karguak bozetara aurkezteko legea ere baliogabetu eta Xafiki hautagai izateko oztopoa kendu zion.
•Ekainaren 17a. Presidentetzarako bozen bigarren itzulia.
•Ekainaren 22a. «Iraultza bermatzeko» akordioa egin zuten Anaia Musulmanek hainbat mugimendu laikorekin.