Mubaraki eman diote garaipena Egipton

Hego Koreak maniobrak egiteari ekin dio berriro

2010eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
KAIRO. Hosni Mubaraken NDP Alderdi Nazional Demokratikoak 424 eserleku eskuratu ditu bozetan -Legebiltzarrak 508 diputatu ditu-. Hauteskunde Batzordeak atzo eman zituen ezagutzera heldu den igandean egin ziren bozen bigarren itzuliko emaitzak; hautagai independenteek 66 eserleku eskuratu dituzte, eta oposizioak, hamalau. Oposizioko bi alderdi nagusiek, baina, parte hartzeari uko egin zioten, iruzurragatik.

Hego Koreak maniobrak egiteari ekin dio berriro



SEUL. Ipar Korearen ohartarazpenei muzin egin eta hirugarren aldiz hiru asteko epean maniobra militarrak egiteari ekin dio Hego Koreak. Bost egun iraungo dute maniobrek, eta hiru itsasertzetako 29 tokitan egingo dituzte, tartean Itsaso Horian. Yeonpyeong uhartean, baina, ez dute maniobrarik egingo, iragan azaroaren 23an eraso egin baitzioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.