Mugarik Gabeko Medikuen Elkarteko auto baten kontra lehergailuz atentatua egin dute gaur Somalian, Kismayo herrian, eta elkarteko bi lagun hil dituzte: holandar bat eta kenyar bat. Haien autoko gidaria ere zendu da -somaliarra-, eta Somaliako kazetari bat ere bai.
Elkarteko Holandako taldean jarduten zuten beharrean bi haiek.
Oraindik inork ez du hartu erasoa bere gain.
Somalia
Mugarik Gabeko Medikuen Elkarteko bi lagun hil dituzte Somalian
Lehergailu bat eztandarazi dute haien autoaren kontra. Beste bi pertsona ere zendu dira erasoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu