Yemen

Mugarik Gabeko Medikuen ospitale baten aurkako bonbardatzea ikertuko dute

11 pertsona hil, eta 19 zauritu zituzten astelehenean, Yemen ipar-mendebaldeko Mugarik Gabeko Medikuen ospitale baten aurkako bonbardatzean. Arabiar koalizioari egozten diote erasoa; "ikerketa independentea" ireki du honek.

jarraia125800.jpg
Ane Zuazubiskar Iñarra.
2016ko abuztuaren 16a
13:25
Entzun

Yemen ipar-mendebaldeko Abs hiriko ospitale bat bonbardatu zuten astelehenean, eta 11 lagun hil eta 19 zauritu zituzten. 2015etik, MSF Mugarik Gabeko Medikuen laguntzaz kudeatzen dute ospitalea. Eraikinaren zati bat suntsitu zuen erasoak, eta hustu egin behar izan zuten. Mugarik Gabeko Medikuek azaldu dute gatazkaren "bi aldeek" zutela ospitalearen kokalekuaren berri. Gaineratu dute "onartezina" dela ospitalea bonbardatu izana, eta osasun zentroak ez erasotzeko dei egin dute. Saudi Arabiak zuzentzen duen nazioarteko koalizioari egozten diote erasoa.

Arabiar koalizioak "presazko ikerketa independentea" ireki du, eta jakinarazi du ondorien berri emango duela. Bestalde, jakinarazi dute Saada probintzian eskola baten aurka izan zen erasoa ere ikertzen ari direla. Joan den larunbatean izan zen erasoa, eta 10 haur hil eta 28 zauritu ziren.

Iragan abuztuaren 6an elkarrizketak amaitu zituztenetik, arabiar koalizioak ugaritu egin ditu huthien (matxino xiitak) aurkako aireko erasoak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.