MSF Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeko sei langile bahituta dituzte Sudango hegoaldean. Ez dago argi zein taldek egin duen bahiketa. Nazio Batuen Erakundeak Sudango Darfur eskualdean duen ordezkariak eman du bahiketaren berri.
Bahiketa atzo gertatu zen, ezezagun batzuek MSFko zazpi langileren kontra egin zutenean. Horien artean lau sudandar eta hiru atzerritar daude (frantziar, italiar eta kanadar bana). Bahituetako bat, sudandarra, handik gutxira aske utzi zuten.
Sudango presidente Omar al Bashirrek herrialdetik dozena bat GKE kanporatzeko agindu eta gutxira gertatu da bahiketa. Hagan (Herbehereak) egoitza duen NZA Nazioarteko Zigor Auzitegiak hura atxilotzeko agindu eta aste batzuetara hartu zuen erabakia Al Bashirrek. Honi Darfur eskualdean (Sudango mendebaldean) gerra krimenak eta gizateriaren kontrakoak egin edo agindu izana leporatzen dio auzitegiak, baina hark akusazioak ukatu, eta auzitegiak zilegitasun juridiko eta moralik ez duela nabarmendu zuen.
Mundua
Mugarik Gabeko Medikuetako sei langile bahituta dituzte Sudanen
Zazpigarren lagun bat atzo utzi zuten aske, gatibu hartu eta gutxira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu