Atzo eta gaur artean Espainiako Poliziak gutxienez 15 lagun antifaxista atzeman ditu Andaluzian, Malaga probintzian, BERRIA.INFOk jakin duenez. "Atxilotuak Malagako mugimendu antifaxistako kideak dira, eta benetako razzia poliziala izan da, Euskal Herrian gertatzen direnen antzekoa", azaldu du iturri batek.
"Atxilotuekiko elkartasun mugimendua martxan da jada, eta hainbat asanblea deituta daude gaurko".
"Lehen aldia da batera hainbeste jende atxilotzen dutena; oraingoz 15 dira atxilotuak...", azaldu du mugimendu hartako iturriak, atxilotuen izenak eta atxiloketa lekuak zehaztu gabe.
Haren iritziz, "benetako polizia muntaia" dira atxiloketak, "eta Malagako mugimendu antifaxista eta honen elementurik borrokalarienak ezabatu" nahi ditu.
Mundua
Mugimendu antifaxistako 15 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Malagan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu