Mukatan azken hiru urteotan babestuta egon diren ekintzaileak kanporatzeko agindua eman zuen atzo PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek. Al Aksako Martirien Brigadetako hogeita sei ekintzaile babestu dira agintearen egoitzan 2002. urteko martxoaz geroztik. Abbasen agindua bere kontra egindako erasoaren biharamunean etorri zen. Herenegun presidentea zegoen egoitza baten kontra tiro egin zuten hainbat ekintzailek. Al Fata mugimenduari lotuta dago Al Aksako Martirien Brigadak. Hainbat informazio iturriren arabera, ekintzaileek atzo gauerako utzi zuten Mukata.
Tulkaremen, bestetik, Palestinako Poliziaren kanpadendak erre zituzten ekintzaile palestinarrek. Israelgo Armadak, bien bitartean, sei palestinar atxilotu zituen Zisjordanian. Erasoak egin izana leporatu zieten. Jerusalemgo auzitegi batek, bestetik, bizi arteko zazpi kartzela zigor ezarri zien bi palestinarrei. Bonba-auto batez egindako erasoan zazpi pertsona hil zituzten bi palestinarrek.
EKIALDE HURBILEKO GATAZKA
Mukatan dauden ekintzaileak kanporatzeko agindua eman du Abbasek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu