Atzo gauean Najaf hirian zabaldutako komunikatu batean, Muktada Al Sadr buruzagi xiitak altxamendurako deia egin zuen. Komunikatuak Irakeko behin-behineko Gobernuaez legitimotzat eta ilegaltzat hartu zuen Al Sadrek eta "Irakeko herriari benetako subiranotasuna ekarriko dion hauteskunde askeak" eskatu zituen.
Komunikatuan Al Sadrek "irakiar guztiei eta munduko herritar guztiei jazarpenaren eta okupazioaren kontrako erresistentzia jarraitzera" bultzatzen zituen, "azkeneko odol tantara arte". Erresistentziarako dei honek Al Sadren politikan aldaketa suposatzen du, izan ere, joan den ekainaren 12an kleriko xiitak Irakeko behin-behineko Gobernuari babesa eskaini baitzion okupazioarekin buka zezan.
Gogoratu beharra dago joan martxoaren 18an Muktada Al Sadrek altxamendurako deia egin zuela. Orduan, bere menpe dagoen Mahdi Miliziak borrokari ekin zion hilabete baino gehiago jarraituz. Altxamendua Al Sadren miliziaren eta okupazio indarren arteko su-eten akordio batekin amaitu zen.
irakeko okupazioa
Muktada Al Sadrek altxamendurako deia egin du berriro
Muktada Al Sadr buruzagi xiitak Irakeko herriari okupazioaren aurka altxatzeko deia egin dio berriz ere. Najaf hirian zabaldutako komunikatu batean, Al Sadrek Irakeko behin-behineko Gobernua "legitimitaterik gabekoa eta ilegala" dela salatu du, eta bere eskaerak egin ditu: "subiranotasun absolutua eta hauteskunde askeen bitartez lortutako independentzia nahi ditugu". Dokumentu honek jarrera aldaketa suposatzen du, izan ere, iragan ekainaren 12an Irakeko Gobernu berriari bere laguntza eskaini baitzion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu