aeb

Mumia Abu-Jamal ekintzaileari ez diote heriotza zigorra ezarriko

Filadelfiako Fiskaltzak atzera egin du.

2011ko abenduaren 7a
19:07
Entzun

Mumia Abu-Jamal ekintzaileari ez diote heriotza zigorra ezarriko, gaur Filadelfiako (AEB) Fiskaltzak eskaeran atzera egin ondoren.

1981ean polizia bat hiltzea egotzita jarri zioten Pantera Beltzetako kideari aipatutako zigorra, eta orduan ekin zion borroka judizialari. Giza eskubideen aldeko mugimenduek ere kondena ez betetzeko eskatu izan dute, epaimahaiak informazio onik ez zuelakoan.

Abu-Jamalek bizi osoko zigorra bete beharko du orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.