Mundua

Mundu osoko agintariak elkartuko dira Mandelari egingo dioten agur ofizialean

Gutxienez 83 estatuburu iritsiko dira gaur Johannesburgora, biharko ekitaldi erlijiosoan parte hartzeko.

2013ko abenduaren 9a
16:18
Entzun

Nelson Mandelaren heriotzak munduko mandatari asko eta asko elkartuko ditu bihar. Maite Nkoana-Mashaban Atzerri ministroak esan duenez, haren heriotzak sortu duen interesak "ez du aurrekaririk", gonbidapenik bidali gabe ere agintari gehienek joan nahi izan dutelako Hegoafrikara. "Nazioarteko buruzagiek horren denbora gutxirekin Hegoafrikara joateko duten asmoak erakusten du Nelson Mandelak mundu osoko jendearen bihotzean duen lekua".

Hiletaren ostean, Nelson Mandelaren gorpua Pretoriako kaleetan zehar eramango dute, hilaren 11tik 13ra, herritarrek agur esan diezaioten.

Ehunka ekitaldi egiten ari dira haren omenez Hegoafrikan, eta Johannesburgoko etxea zuenaren aurrera milaka lagun joan dira dagoeneko. Gaur arratsaldean, Mandela Fundazioak egingo dio omenaldia, Desmond Tuturen eskutik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.