•Urriak 14. AEBetako U2 hegazkin espioi batek misilen instalazioen irudiak hartu zituen.
•Urriak 15. Argazkiak identifikatu zituzten AEBetako espezialistek, baina ez zioten Kennedyri jakinarazi.
•Urriak 16. Kennedyri misilen berri eman zioten, eta balizko erasoak prestatzen hasi ziren.
•Urriak 17. Georgi Bolxakov SESBen enbaxadako funtzionarioak sekretupean mezu bat bidali zuen Etxe Zurira, misilak «defentsarako» zirela azaltzeko. Robert McNamara Defentsa idazkaria Kuba blokeatzearen alde agertu zen.
•Urriak 18. Andrei Gromiko SESBeko Atzerri ministroa Kennedyrekin elkartu zen, presidenteak misilen berri bazuela jakin gabe. Kennedyk ez zion erran.
•Urriak 19. Prentsaurreko batean, AEBetako funtzionarioek misilen berri zutela ukatu zuten, eta erran zuten ez zirela larrialdiko neurriak hartzen ari.
•Urriak 20. Neurriak hartzeko eztabaidan, Kennedyk blokeoaren alde egin zuen.
•Urriak 21. Kennedyk biharamunerako eraso bat prestatzeko agindu zuen, eta hainbat egunkariri eskatu zien krisiaren berririk ez argitaratzeko.
•Urriak 22. Kennedyk egoeraren berri eman zuen telebistan, eta Kubaren aurkako itsas blokeoa agindu.
•Urriak 23. Khrustxevek mezu bat helarazi zien AEBei, eta horien neurriak bakearentzat «mehatxu larria» zirela adierazi.
•Urriak 24. SESBen ontziek Kubara bidean jarraitu zuten. AEBek gerra aurreko alerta egoera ezarri zuten.
•Urriak 25. AEBen eta SESBen ordezkariek eztabaida gogorra izan zuten NBEn.
•Urriak 26. Khrustxevek eskutitz bat bidali zion Kennedyri. Misilak kentzeko prest agertu zen, Kubako inbasioari muzin eginez gero.
•Urriak 27. U-2 hegazkin espioi bat bota zuten Kuban. AEBek ez zutela Kuba inbadituko erran zieten SESBi, eta erantzunaren zain gelditu ziren.
•Urriak 28. Khrustxevek irratitik adierazi zuen misilen instalazioa kenduko zutela.
Mundua dardararazi zuten hamabortz egunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu