Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) gaur jakinarazi duenez, gutxienez 700 lagun hil dira munduan A/H1N1 gripearen ondorioz. Uztailaren 6an eman zituen azkenengoz datuak; orduan 429 ziren hildako lagunak eta ehun mila baino gehiago kutsatutakoak. Hala ere, zenbaki horiek ez dutela "une honetako egoera islatzen" esan du OMEko Aphalduck Bhatiaseve bozeramaileak.
OMEko kideak azaldu duenez, "aurretik inoiz ez zen epidemia bat hain azkar zabaldu" eta, egunero pertsona asko gaixotzen direnez, erakundeak kutsatutakoen datu estatistikoak emateari utziko dio.
Aurrerantzean, gaixo asko dituzten herrialdeek hildakoen berri baino ez diote emango OMEri eta ez sortzen diren kasu guztien berri. Aldiz, oraindik A gripe kasurik ez duten estatuetan norbait kutsatzen bada, osasun zerbitzuek OMEri jakinarazi egin beharko diote.
Osasuna
Munduan gutxienez 700 lagun hil dira A/H1N1 gripearekin
Osasunerako Mundu Erakundeak hilaren 6an eman zituen azkeneko aldiz datuak; orduan 429 ziren hildako pertsonak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu