Gaur hasi eta bukatuko da Londresko nazioarteko konferentzia, eta, esan bezala, palestinarren nahia da dirulaguntzak ez ezik bake prozesuaren alde nazioarteko komunitatearen konpromisoa erdiestea. Nolanahi ere, helburu horrek badu zailtasun bat, Israelek ez baitu parte hartuko gaurko batzarrean.
Nolanahi ere, Ekialde Hurbileko gatazkari irtenbidea emateko engaiatu izan diren eragile nagusiak konferentzian dira; hala nola, Madrilgo laukotea : NBE Nazio Batuen erakundea, EB Europako Batasuna, AEB eta Errusia. Halaber, beste 30en bat ordezkaritza ari dira parte hartzen, besteak beste, Zortzi Handiena eta Munduko Bankuarena.
Batzarraren lehen xedea PANek nazioarteko komunitate eta erakundeen babesa jasotzea da, bai politikoa, bai finantzieroa.
Ekialde Hurbilari buruzko nazioarteko konferentzia
"Munduaren erronka nagusia" israeldar eta palestinarren arteko bakea lortzea dela esan du Blairek
Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroaren hitzaldiarekin hasi da Londresen PAN Palestinako Aginte Nazionalak egin nahi dituen erreformak babesteko nazioarteko konferentzia. "Munduaren lehentasuna israeldar eta palestinarren arteko bakea lortzea" dela esan du Blairek. PAN sendotzeko dirulaguntzak ez ezik, bake prozesuaren aldeko konpromisoak lortu nahi ditu Mahmuk Abbas presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu