Mundua

Munduko Bankuak 350 milioi euro eman ditu Afrika ekialdeko goseteari aurre egiteko

Jacques Diuf FAOko zuzendariak laguntza eskatu dio nazioarteari.

2011ko uztailaren 25a
13:11
Entzun

Munduko Bankuak gaur jakinarazi duenez, 350 milioi euro emango ditu Afrika ekialdean, Afrikako Adarra esaten zaion zonaldean, gosearen arazoari aurre egiteko. Nazio Batuen Erakundeak aurreko astean gosete egoera ezarri zuen Somalia hegoaldeko bi eskualdetan, eta orokorrean zonalde hori osatzen duten bost herrialdeetan gosearen arazoak krisi humanitariora eraman dituela ohartarazi zuen.

Azken 60 urteetako lehorterik txarrenean daude, eta Somalian hamabi milioi pertsona daude hiltzeko arriskuan. Elkartasun erakundeek jakinarazi dutenez, familietan zein haur bizirik mantentzen erabakitzen ari dira, eta asko dira euren etxeak utzi eta errefuxiatu eremuetara jo dutenak, lehortearen ondorioz zer jan ez dutelako. Jacques Diuf FAO Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeko zuzendariak dei egin dio nazioarteari laguntzeko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.