MUNDUKO GIZARTE FOROA . Gizarte taldeak sustatu nahi dituzte Karachin

Erredakzioa
2006ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Munduko Gizarte Foroaren aurtengo hirugarren ekitaldi sorta hasi zen atzo Karachin (Pakistan). Datorren asteazkena bitartean egingo dira mintzaldiak, eta horien xede nagusia gizarte mugimenduak sustatzea da, tartean, sindikatuak eta ikasle taldeak. Farid Awan antolatzailearen arabera aukera bat da bildu eta plataforma bat sortzeko; izan ere, diktadura garaian debekatuta egon ziren gizarte mugimenduak eta, geroztik, urriak izan dira sortu diren taldeak.

Gizarte Foroan 20.000 eta 30.000 pertsona artean espero dituzte. Dalai Lama buruzagia espero dute, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.