Anaia Musulmanen ostean oposizioko alderdi nagusia da Al Uadf, eta horko kidea da Kamilia Shoukri. Hona hemen, aurrerapen gisa, Shoukri-ren esan batzuk:
- "Egiptoko iraultza hau beharrezkoa zen demokrazia ezartzeko, eta onena izan da modu baketsuan egin dela erresistentzia, munduko iraultzarik baketsuenetakoa izan da. Gazteek ez dute indarra baliatu eta eredugarria da beste herrialdeentzat".
- "Alderdi Nazional Demokratikoko politikari zaharrek jazartuta izan dute gazteria eta orain, paradoxikoki, hau izan da haiekin amaitu duena. Ahaztuta izan dute, eta horregatik matxinatu da".
- "Aurrerantzean gure eskuetan egongo da gazteen eskubideak bermatzea, duintasunean bizi eta lan egiteko eskubidea, etorkizun oparoa izan dezaten".
- "Gure duintasuna eskuratu dugu. Egiptoar izateaz harro gaude, eredu bat gara munduarentzat".
Larunbataz geroztik Kristina Berasain BERRIAko kazetaria Kairotik zuzenean ari da Egipton gertatzen ari denaren berri ematen Berriketan.info-n, testu eta argazkien bitartez.
elkarrizketa aurrerapena
"Munduko iraultzarik baketsuenetakoa izan da Egiptokoa"
Kamilia Shoukri Egiptoko Uadf alderdiko exekutibako kidearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. "Gure duintasuna eskuratu dugu". Kristina Berasain kazetaria zuzenean ari da ematen Kairoko berri, testu eta argazkiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu