Alemania

Munichen, gizonezko batek pertsona bat hil du labanaz eta beste hiru zauritu

Erasotzailea, 27 urteko alemaniarra, atxilo eraman dute, eta Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.

Auzitegi medikuak Grafingeko geltokian, erasoa izan de tokia ikertzen. ANDREAS GEBERT / EFE
2016ko maiatzaren 10a
12:57
Entzun

Goizaldean gertatu da erasoa, Grafingeko tren geltokian, Munich ekialdean. Lekukoen arabera, gizonezko batek "Ala handia da" oihukatu eta labanaz eraso die lau laguni; haietako bat, 50 urteko gizonezkoa, hil egin da, eta beste bat larri eraman dute erietxera. Erasotzailea, 27 urteko alemaniarra, atxilo eraman dute.

Erasoaren nondik norakoak ikertzen ari dira segurtasun indarrak, biana ez dute baztertzen haren atzean "arrazoi politikoak" egotea.

Poliziak itxi egin du geltokia hainbat orduz, eta trenak atzerapenarekin dabiltza uneotan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.