Londresko News of The World astekariak eginiko legez kanpoko entzuketen ostean piztutako auzian, beste atal bat ikertzen hasi da Erresuma Batuko Polizia. Scotland Yardek jakinarazi zuen atzo astekariko kazetariek edota horien laguntzaileek informazioak jasotzeko ahaleginean,pirateria informatikoan aritu diren ikerketa abiatzeko zantzuak daudela, jaso dituzten hainbat salaketa tarteko.
Zehazki, jende andanaren ordenagailuen kontrola hartuta, horiekin eginiko Internet komunikazioak harrapatu ote diren ikertuko du Erresuma Batuko Poliziak. Susmoa dute bide hori erabiliz informazioa jaso dutela. Denbora berean, haatik, legez kanpoko entzuketen ikerketarekin bat egingo du bi auziek gauza berari erantzuten diotelako.
Uztailaren 10ean Rupert Murdoch jabearen erabakiz azken zenbakia argitara eman zuen New of The World-eko arduradunei legez kanpoko 4.000 entzuketa egin izana leporatzen diete.
'New York Post'-en oharra
Rupert Murdochen taldeko New York Post-eko zuzendaritza urduri jartzen hasia da. Kazetariei zabaldutako oharrean susmagarria izan daitekeen informazioa gordetzeko gomendatu die. Arduradunek, baina, ez dute kazetarien «jokaera zintzoa» zalantzan jartzen.
'Murdoch auzian' informatika delituak izan diren ikertuko dute
Hainbat ordenagailu pertsonaletatik informazioa eskuratu dutelakoan salaketa asko jaso ditu Poliziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu