Heriotza

Muriel Casals hil da, Kataluniako prozesu subiranistaren erreferenteetako bat

Erietxean egon da bi astez, bizikleta batek harrapatu ostean.

2016ko otsailaren 14a
14:40
Entzun

Omniumeko presidentea izan zen Casals, eta lan eskerga egin zuen prozesu subiranistari bultzada emateko gizarte zibilaren eskutik. Gaur egun, Junts pel Síko diputatua zen. 

Urtarrilaren 31n txirrindulari batek harrapatu zuen, eta orduaz geroztik Bartzelonako Hospital Clínic-en egon da ingresatuta, gaur goizaldean hil den arte. Hileta intimoa egingo dute familiako eta gertuko lagunek, eta Junts pel Sik agur ekitaldia antolatuko diola jakinarazi du.

 

Omnium Cultural plataformako erreferentea izan zen Muriel Casals. 2010ean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako Estatutua baliogabetu baino apur bat lehenago izendatu zuten Omniumeko presidente, eta handik aurrerako mobilizazio eta protestetan egin zen ezagun bere aurpegia, ANC Carme Forcadellekin batera egindako ibilbidean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.