Mohamed Mursi Anaia Musulmanen hautagaia eta Ahmed Xafik Hosni Mubarak presidente ohiaren azken lehen ministro izandakoa igaroko dira Egiptoko presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulira, Anaia Musulmanek Efe berri agentziari jakinarazi diotenez.
Botoen %90 zenbatuta, Mursik "lehen postuan" jarraitzen duela jakinarazi dute iturri berdinek, eta "ia ziurtzat" jo dute haren aurkari Xafik izatea.
Mursi Askatasuna eta Justizia alderdiko lehen presidente izan zen; iraultza ostean sortu zen alderdi hori.
Xafik, Mubaraken azken lehen ministro izateaz gain, Abiazioko ministro ohia ere bada.