Mursik esan du Sinaiko erasoei erantzun «gogorra» emango diela

Egiptoko Anaia Musulmanek Mossadi egotzi diote igandeko atentatuaren erantzukizuna

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak adierazi du herenegun Egiptoko Sinai probintzian gertatutako erasoen aurrean «gogor» erantzungo dutela. Mursik «agindu argiak» emango dizkie segurtasun indarrei, erasoaren erantzuleak azkar harrapatzeko. Egipto eta Israel arteko postu militar batean hamasei soldadu hil zituzten, tiroz.

Anaia Musulmanek Mossad Israelgo zerbitzu sekretuak egin dituzte erasoaren erantzule. Egiptoko armadak, aldiz, talde jihadista bati egotzi dio gertaera. Armadaren arabera, 35 bat pertsonak hartu zuten parte, eta Israelera ihes egiten saiatu ziren gero. Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak esan du ustezko zortzi erasotzaile Israelgo mugan hil zituela armadak. Bi autotan muga pasatzera zihoazenean, soldaduek airez erasota hil zituzten. Baraken esanetan, Sinaiko erasoa abisu bat da Egiptorentzat: «Mugaren beste aldea sendoago kontrolatu behar dute».

Egiptoko armada Barne ministerioarekin elkarlanean jarraitzeko prest agertu da , Sinaiko egonkortasuna «ahalik eta azkarren» berreskuratzeko. Bestetik, salatu du Gazatik hainbat suziri jaurti zituztela Egipto eta Israel arteko mugara, ustezko erasotzaileei laguntza emateko.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.