Egipto

Mursik espioitza eta terrorismo karguei aurre egin beharko die

Militarrek kargutik kendutako presidenteari Hamas eta Hezbollah mugimenduekin aliantza bat sortu izana egotzi diote fiskalek.

Berria.info
2013ko abenduaren 18a
16:19
Entzun

Uztailaren 3an militarren estatu kolpe batek presidente kargutik kendu zuenetik, Mohamed Mursiren kontrako auziak pilatzen ari dira Egipton. Anaia Musulmanetako beste hainbat kideren gisan, manifestarien hilketak sustatzeagatik epaitzen ari dira presidente ohia, estatu kolpearen aurreko protestei emandako erantzunagatik, eta urtarrilaren 8an helduko diote berriro epaiketari. Baina atzo jakin zen terrorismo eta espioitza karguei ere aurre egin beharko diela.

Hamas mugimendu palestinarrarekin eta Hezbollah talde xiita libanoarrarekin izan bide zituen harremanen harira, Mursiri «terrorismo ekintzak egiteko asmoz atzerriko erakundeekin azpikerian» aritzea leporatu diote fiskalek. Eta estatuko sekretuak zabaltzea. Presidente ohiarekin batera beste 34 lagun ere epaituko dituzte auzi horretan, tartean Mohamed Badie Anaia Musulmanen buruzagi gorena eta Saad Katatni Askatasuna eta Justizia alderdiaren presidentea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.