Musharraf atxilotzeko agindu dute Pakistanen
ISLAMABAD. Pakistango auzitegi batek hirugarren aldiz agindu du Pervez Musharraf presidente ohia atxilotzeko. Benazir Bhutto lehen ministro ohiaren hilketaren kasuan epaitu nahi dute Musharraf —hura ez babestea egotzi diote—. Presidente ohia Londresen dago erbesteratuta. Karachin, berriz, ustezko bi ekintzaile hil dira bonba bat eskuetan lehertuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu