Musharraf atxilotzeko nazioarteko agindua emango du Pakistanek

Erredakzioa
2012ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Rehman Malik Pakistango Barne ministroak iragarri du Pervez Musharraf Pakistango presidente ohia atxilotzeko nazioarteko agindua emango duela. Besteak beste, 2007an Benazir Bhutto lehen ministro ohiaren heriotza saihesteko ahaleginik ez egin izana leporatu dio Islamabadek Musharrafi.

Presidente ohia erbestean dago, eta Pakistanera bueltatzeko saioa egin du, datorren urteko hauteskundeetara aurkezteko asmoz. Maliken ustetan, Interpol Nazioarteko Polizia erakundeak aurkituko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.