Pervez Musharraf Pakistango presidenteak gaur agindu du abenduaren 16an altxatuko duela salbuespen egoera. Azaroaren 3an hartu zuen neurria hark, oposizioa kalean protestak egiten ari zela. "Neurri hori esker, prozesu demokratikoa berriz ere bideratu egin dugu".
Musharrafek gaur hartu du Pakistango presidente kargua -urrian hauteskunde presidentzialetan gehiengoa lortu zuen-, eta herrialdean "ekaitza bukatzen" ari dela adierazi du.
Urtarrilaren 8an hauteskunde orokorrak izango dira Pakistanen; "garbiak, libreak eta gardenak", presidentearen ustez.
Benazir Bhutto eta Nawaz Sharif oposizioko buruak atzera Pakistanen dira, eta, Musharrafen, iritziz, hori "ona" da "adiskedetze politikora begira".
Musharrafek atzo utzi zioten Armadaren buru izateari, azkeneko bederatzi urtean postu horretan egon ondoren.
Pakistan
Musharrafek abenduaren 16an altxatuko du salbuespen egoera
Gaur hartu du presidente kargua, eta "salbuespen egoerari esker, prozesu demokratikoa berriz ere bideratu" egin dutela uste du. Atzo utzi zion armadaburu izateari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu