Pakistan

Musharrafen segizio taldeko hiru soldadu hil dira istripuan gaur

Militarrak zihoazen helikopteroak su hartu du, Kaxmir eskualdean. Telebista kameralari bat ere zendu da.

2007ko urriaren 8a
15:27
Entzun
Pervez Musharraf Pakistango presidentearen segizio taldeko hiru soldadu hil dira gaur, Kaxmir eskualdean, haiek zihoazen helikopteroak istripua izatean. Telebista kameralari bat ere zendu da.

Helikopteroa, oraindik ez dakizkiten arrazoiengatik, erori egin da eta, lurra ukitzean, su hartu du.

Istripuak zauriak eragin dizkie hainbat laguni. Haien artean da Musharrafen bozeramaile Rashid Qureshi.

Pakistango presidentea bera Kaxmirren da, duela bi urte Pakistan iparraldean izan zen lurrikara gogoratzeko ekitaldietan parte hartzeko (73.000 lagun hil ziren).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.