Europa hegoaldea sutan dago: Bulgarian, Turkian eta Grezian 45 graduren langa gainditu dute termometroek. Azken hamarkadako bero olderik larrienean, ehunka lagunek beren etxeak utzi, eta beste nonbaitera jo behar izan dute babes bila. Muturreko bero boladak dozenaka sute eragin ditu herrialde horietan, eta hildakoak eta zaurituak ugari dira dagoeneko.
Turkia izan zen bero oldearen kalteak pairatzen lehena. Joan den asteazkenean piztu zen lehen sutea, eta, geroztik, milaka hektarea baso eta zenbait herri erre dira. Sute gehienak hegoaldeko eremu turistikoetan eta mendebaldean piztu dira; beraz, turista askok ere itzulerako bidea hartu behar izan dute. Gutxienez zortzi hildako eta 400 zauritu baino gehiago utzi dituzte suteek, eta suhiltzaileak horiek itzaltzeko lanetan ari dira oraindik ere.
Bero boladak Turkian lehen suak piztu eta gutxira, Grezian ere kolore gorria nagusitu da. Azken egunotan 1987tik izan diren tenperaturarik altuenak neurtu dituzte; 45,5 gradu, batez beste. Atzo piztu ziren lehen suteak, Atenas iparraldeko Varibombi eta Adames auzoetan. Dozenaka etxe erre dira dagoeneko, eta ke eta sugar artean, ehunka pertsonek beren etxeetatik alde egin behar izan dute. Atenas inguruko auzoez gain, udako garai honetan turistez lepo egon ohi diren uharteetan ere zabaldu da sua: Eubean, Peloponeso penintsulan, eta Kos eta Rodas uharteetan.
A video of the current fire situation in Kifisia, Athens caught by a friend living there. ð;Â;Ÿ¥ºð;Â;ŸÂ™Â #Greece
— Tony Kariotis (@iamgreece) August 3, 2021
IG: billyng13 / VasilisGiapalakis pic.twitter.com/ruwZmkMhzW
Atenas iparraldeko hainbat auzo urik gabe gelditu dira, suteak hornidurarako ezinbestekoak diren ponpak kaltetu dituelako. Herritar askok itsasora jo dute babes bila, ketik eta sugarretatik ihesean; beste askok etxean gelditzea erabaki dute, leihoak ondo itxita. Ia guztiek, ordea, suari aurre egiteko baliabide falta eta hedabideek auziari eskainitako arreta urria salatu dituzte.
Greece is burning right now and people are diving in the sea in order to save themselves yet the media hasn't said enough about this, while the government has remained indifferent. Please keep praying for Greece. #PrayForGreece#greeceisburningpic.twitter.com/atMB7J8i26
— maria ð;Â;ŸÂÂÂÂŒ« check pin pls â;Â;€¼ï¸;Â; (@YUN0COR3) August 4, 2021
Nikos Jardalias Babes Zibileko ministrordeak esan zuen bart suteak itzaltzeko lanean jarraituko dutela etenik gabe, eta haien lehentasuna bizitzak salbatzea dela. 500 suhiltzailetik gora ari dira lanean, baina egoera «konplikatua» dela ohartarazi dute, piztutako fokoak oso sakabanatuta daudelako.
Bestalde, agintariek hoteleko logelak eskaini dizkiete beren etxeetatik alde egin behar izan duten bizilagunei, eta Babes Zibilak Atenasko kaleetara ez irteteko eskatu die herritarrei. Istripuak eta kalteak saihesteko, agintariek garrantzi turistiko handiko tokiak itxi edo horiek bisitatzeko orduak murriztu dituzte, besteak beste, Akropolisa.
Metereologoen arabera, baina, suteek ez lukete inor sorpresaz hartu beharko. Adituek aurreko astean ohartarazi zuten tamaina horietako suteen arriskuaz, 40 gradutik gora neurtu zirenean. Gainera, baliteke amesgaiztoak luze irautea, izan ere, agintariek ohartarazi dute behin bero oldea amaitutakoan ere, arriskua handia izango dela; herrialdeak jasaten duen lehortearen eta haize indartsuen ondorioz.
Greziako eta Turkiako herritarrek bizi duten egoera larria gutxi balitz, hegoaldeko beste hainbat herrialde ere arriskuan daude, besteak beste, Bulgaria. Herrialdeko mapa kolore gorriz margotu zuten igandean, 40 graduen langa gainditu eta lehen sutea piztu zenean; Haskovo basotik gertu. Sutea kontrolatzea lortu zuten arren, lehortearen ondorioz, berriz zabaldu daitekeela ohartarazi zuten larrialdi zerbitzuek.