Myanmarko bozetara aurkeztuko da Suu Kyi
NAYPYIDAW. Aung San Suu Kyi Bakearen Nobel saridunak Myanmarko hauteskundeetara aurkeztea erabaki du. LND Demokraziarako Liga Nazionala oposizioko alderdiko burua da Suu Kyi, eta lehen hiriburua izandako Kahwnu hiriko eserlekurako aurkeztu du bere burua. 1990ean bozak irabazi zituen Suu Kyiren alderdiak, baina legez kanpo utzi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu