Myanmarreko Batzorde Militarrak Charles Petrie NBEko ordezkaria kanporatzea erabaki du. Pasa den urrian NBEk plazaratutako oharraren ondorioz gertatu da. Idatzi horretan Myanmarreko herriak dituen kezkak “manifestazio baketsuekin” azaleratu zirela esan zuen Petriek.
Handik astebetera Myanmarreko Gobernu Militarrak agiri bat plazaratu zuen Petriek eginiko adierazpenak salatuz. Petrieren komunikatuak “Myanmarren irudia kaltetzen” duela zioen “herriaren aurrerapenak kontuan hartzen” ez zituelako. “Nazioarteari okerreko mezua” bidaltzen zitzaiola salatzen zuten. Petrie kanporatzeko agindua NBEren ordezkari berezi Ibrahim Gambari Myanmarrera iritsi baino egun bat lehenago eman dute.
Mundua
Myanmarreko Batzorde Militarrak NBEko ordezkaria kanporatzea erabaki du
Herritarren manifestazioak haien kezkak azaleratzeko zirela esan ondoren bidali dute herrialdetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu