Myanmarren 20 lagun hil dira leherketa batean
RANGUN. Ustez Rangun inguruan aritzen diren ekintzaileen eztanda batek 20 hildako eta 95 zauritu eragin zituen atzo, gobernuaren Rangungo egoitza batean. Suteak inguruan diren egurrezko etxeak harrapatu zituen, eta, ondorioz, zendutako gehienak zibilak izan dira. Joan den astean ere hainbat ekintza izan dira Rangunen gisa berekoak, baina ez ditu inork hartu bere gain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu