Myanmarren ehundik gora hil dira hainbat borrokatan
MANILA. Budisten eta musulmanen arteko borroketan 112 pertsona hil dira gutxienez aste honetan; hala salatu du Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak. Satelite bidezko argazki batean Kyaukpyu hiriko auzo bat suntsituta erakutsi zuen atzo erakundeak. Rohingya etnia musulmaneko biztanleak ziren hangoak. Etnia horretako 2.500 pertsonak alde egin dute beren etxetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu