Belgikako 2010eko hauteskunde orokorretan, N-VA alderdi flandriar independentista kontserbadoreak lortu zuen boto gehien. Iazko abenduan osatu zen estatuko gobernu berria, N-VA gabe. Gaur, eskualde eta udal hauteskundeak dira Belgikan, eta alderdi hori garaile garbitzat jotzen dute Flandrian azken inkestek. N-VAk bozen %40 jaso ditzakeela iragarri dute, zehazki, eta Anberes hiria eskura dezakeela.
Anberes hiririk gutiziatuenetakoa dute alderdiek gaurko hauteskundeetan, Flandriakoa ez ezik, estatu osoko hiriburu ekonomikoa delako. Patrick Janssens sozialista da bertako alkatea gaur egun, eta Bart de Wever N-VAko liderrak lekua kendu nahi dio.
Hauteskunde orokorren miran
De Weber gaur Anberesko alkate bihurtuko balitz, abiapuntu polita luke bi urte barruko Belgikako hauteskunde orokorretarako lehian toki egokia hartzeko. Eta boto gehien lortutako zerrendaburua izan arren inongo aginte posturik gabe utzi zuten politikariak eragin handia lortuko luke estatu osoan.
Brusela da gaurko hauteskundeetako beste plaza gutiziatuena. Inkesten arabera, egungo alkate Freddy Thielemans sozialistak karguari eutsiko dio, baita polemika bizia piztu badu ere kanpainan hiriburuko jaiotza tasa kontrolatzeko proposamen bat eginda.
N-VAk gora egitea espero dute Flandrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu