Irak

Nahasmena eta borrokak nagusi Najafen

Irakeko xiiten buruzagi nagusi Ali Sistani aiatolarekin akordioa lortu Moktada Al Sadr matxinoak. Ondorioz, apiriletik gotorleku zuen Najafeko Ali imamaren meskitaren kontrola haren esku uzteko prest da. Hitzarmen hori medio, meskita dagoeneko Irakeko Poliziaren kontrolpean dagoela esan du Irakeko behin-behineko Gobernuak, eta 400 bat miliziano atxilotu dituztela. Al Sadren ordezkariek, ordea, hori gezurra dela diote.

2004ko abuztuaren 20a
18:28
Entzun
Ahmed Al Txaibanik, Al Sadren bozeramaileetako batek, agertu du gezurra dela Irakeko Poliziaren esku dagoela Ali Imamaren meskita, eta milizianoek han segitzen dutela zehaztu du. Nolanahi ere, santutegiko giltzak Ali Sistaini aiatolaren ordezkariei eman dizkiotela baieztatu du Al Sadren bozeramaileak.

AFP albiste agentziako berriemaileak, berriz, han bertan ikusi bide du milizianoek meskita barruan segitzen dutela.

Erresuma Batuko BBC hedabide kateak, berriz, milizianoen eta AEBetako indarren zein Irakeko Poliziaren arteko borrokek puri-purian jarraitzen dutela dio hango lekukoen azalpenetan oinarrituta.

Atzo gau osoan AEBetako tropek etengabe bonbardatu zuten Najaf erdialdea, hau da, Ali Imamaren meskita eta haren ingurua, Al Sadren miliziak gotortuta dauden eremua. Irakeko behin-behineko Gobernuaren arabera, gutxienez 77 pertsona hil dira eta 70 zauritu dira Najafen azken 24 orduetan. Haien artean, zibilak, milizianoak eta Irakeko poliziak daudela zehaztu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.