KATALUNIAKO BURUJABETZA

"Nahi al duzu Katalunia estatu independente bat izan dadin?"

ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak erreferendumerako galdera proposatu du, sei puntu dituen adierazpen baten bidez.

2013ko azaroaren 23a
22:53
Entzun

Azaroko Adierazpena aurkeztu du gaur ANCk, eta bertan jaso ditu autodeterminazio erreferendumerako proposatzen dituen data eta galdera, datorren urteko Europako Parlamenturako hauteskundeen inguruko gogoetaz gain.

Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko prozesuaren abiaduraren aurrean kezka azaldu du biltzarrak, eta zehaztasun gehiago eta urrats ausartagoak eskatu ditu. Erreferendumean galdera "argia eta zuzena" egin behar dela uste du, eta bat proposatu du: "Nahi al duzu Katalunia estatu independente bat izan dadin?"

ANCren iritziz, kontsulta 2014an egin behar da, ahal izanez gero datorren urteko maiatzaren 31 baino lehen, "ANCren bide-orriak dioen bezala". Biltzarraren arabera, galdeketa egiteko marko legala ezartzen den unean deitu behar du Kataluniako Gobernuak erreferendumera. Espainiako Kongresuaren ezezkoaren aurrean, ANCk uste du ezin dela "aitzakia" izan galdeketa atzeratzeko.

Europako Parlamenturako hauteskudeetan batasunezko hautagaitza bat osatzeko eskatu die erabakitzeko eskubidearen alde dauden alderdiei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.