Irak

Najafeko borroketan 300 miliziano xiita hil dituztela diote AEBetako Armadako buruek

AEBek Iraken dituzten tropen buruzagitzaren arabera, Najaf hiriko borroketan 300 bat miliziano xiita hil dituzte atzo altxamendua hasi zenetik. Gaur ere borroka handiak ari dira gertatzen Najafen Muktada Al Sadr buruzagiaren aldeko miliziano xiiten eta soldadu estatubatuarren artean. Hain zuzen ere, AEBetako Armadak hegazkinekin bonbardatu ditu Najaf kanpoaldeko auzoak, ustez milizianoen gotorleku direnak. Gainera, Irakeko beste gune batzuetara ere zabaldu da gaur xiiten altxamendua, besteak beste, Bagdad hiriburura eta Nasirija hirira. Milizianoen iturrien arabera, hildakoen kopurua hain handia dela gezurtatu dute.

2004ko abuztuaren 6a
17:53
Entzun
"300 bat etsai hil ditugu", adierazi du Cary Johnsthon Marineen 11. unitateko teniente koronelak; hots, Najafeko ofentsiba zuzentzen ari den militarrak. AEBetako iturri militarrek gaur goizean agertu dute, atzoko borroketan AEBetako bi soldadu ere hil zirela.

Nolanahi ere, Najafen ez ezik, Bagdaden eta Nasiriyan ere xiiten altxamenduak gertatu dira. Nasiriyan hiriaren zaintzaren ardura duten Italiako Armadako soldaduekin izan dituzten enfrentamenduak. Italiako iturri ofizialek adierazi dute borroka horietan soldadu italiar bat bera ere ez dela zauritu.

Bagdaden AEBetako soldaduen aurka altxatu dira xiitak, eta bart gauean izandako enfrentamenduetan 15 soldadu estatubatuar zauritu dituzte.

Joan den maiatzean su-etena aldarrikatu zuen Muktada Al Sadr buruzagi xiitak, baina atzo berriro ekin zioten borrokatzeari haren aldeko miliziek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.