Erasoa Kaukason

Naltxikeko gerrillari guztiak menpean hartu dituela dio Moskuk

Errusiako Kabardino-Balkaria errepublika autonomoko hiriburu Naltxiki eraso dioten gerrillari guztiak menpean hartu dituela jakinarazi du Moskuk. Iturri horien arabera, gaur goizean bi gunetan zeuden gotortuta matxinoak: batetik, polizia etxe batean, eta, bestetik, denda batean. Lehendabizi polizia etxean zeudenen kontra ekin diote Errusiako Armadako indarrek, eta Barne Ministerioaren arabera, han gordeta zeuden zortzi gerrillariak hil dituzte eta bahituta zeuzkaten bost lagunek aske utzi. Minutu gutxiren buruan, denda batean gotortuta zeuden bi matxino hil dituzte, eta bahituta zeuzkaten bi pertsonak askatzea lortu.

2005eko urriaren 14a
13:15
Entzun
Dendan gatibu zeukaten zibiletako bat, emakumezko bat, erietxe batean ingresatu dutela zehaztu dute aipatutako iturriek, shock egoeran zegoelako.

Naltxikeko erasoa atzo goizean hasi zen: 150 eta 300 gerrillari artean sartu ziren hirira, eta hainbat gune hartu zituzten; besteak beste, aireportuan, polizia etxeetan, bestelako eraikin publikoetan eta arma dendetan. Hainbat informazio iturrik erasotzaileak erreboltari txetxeniarrak zirela zabaldu zuten —Txetxenia Naltxiketik 120 kilometrora dago—. Beste iturri batzuen arabera, berriz, talde wahabiak dira erasoaren egileak, eta Kaukasoko mendietan muturreko wahabiak ezkutatzen direla zehaztu zuten.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak erresistentzia jartzen zuten gerrillariak hiltzeko agindua eman zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.