Hondamendia Japonian

Naoto Kanek dimisioa emango du hondamendia kontrolatuta dagoenean

Gaur goizaldean egin du iragarpena Japoniako lehen ministroak, hondamendian egindako kudeaketagatik oposizioak aurkeztu duen zentsura mozioa gainditu aurretik.

2011ko ekainaren 2a
16:00
Entzun

Martxoaren 11ko lurrikarak eta ondorengo tsunamiak Naoto Kan Japoniako lehen ministroa eraman du aurretik. Kanek gaur goizean dimisioa emango duela iragarri du, oposizioak hondamendiaren kudeaketagatik aurkeztu duen zentsura mozioa gaindidtu aurretik. Berreraikitze lanak amaitutakoan eta Fukushimako zentralean egoera kontrolatutakoan emango du dimisioa.

Ez du egun zehatzik eman. "Gazte belaunaldiekin hainbat ardura hartu nahiko nituzke; horietako bat hondamendiaren kudeaketarena  da", esan du Kanek. Japoniako Alderdi Demokratikoko kideen aurrean egin du iragarpena; horiek zentsura mozioa babestekoak ziren, baina alderdiak askatasuna eman die euren parlamentariei nahi zuten moduan bozkatzeko.

Asko izan dira azken orduetan dimisioa emateko eskatu diotenak, besteak beste, Yukio Hatoyama lehen ministro ohiak eta Shizuka Kamei gobernuan dagoen beste alderdiko presidenteak. Dimisio iragarpena, ordea, erabakigarria izan da bozketan. Zentsura mozioa152 parlamentarik babestu dute, eta 293k bozkatu dute kontra. Orain urtebete hartu zuen kargua Kanek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.