ZIENTZIA

NASAren Maven misioa Martera iritsi da

Hamar hilabete eta 442.000 kilometro egin ondoren heldu da.

Maven, Marteren orbitan, NASAk egindako irudi batean. NASA/GODDARD SPACE FLIGHT CENTER
2014ko irailaren 22a
12:36
Entzun

AEBetako agentzia espazialak eman du horren berri: "Zorionak; Maven Marteren orbitan dago orain". Misioa gidatzen ari diren gune nagusia Denverren dago, AEBetan. Txaloka hartu dute lorpena. 2013ko azaroan abiatu zen, eta, espero bezala, gaur heldu da.

Curiosity robotaren ikerketa lana osatuko du Mavenek, atmosfera izango baitu aztergai. Martek duela milioika urte galdu zuen bere atmosfera, eta hori zergatik gertatu zen argitzea du helburu Maven misioak. Hala, jakin nahi dute, besteak beste, zergatik bihurtu den basamortu garai batean ur likido mordoa zeukan eta epela zen planeta hori.

NASAk hamar urte igaro ditu proiektuaren kontzeptua eta espaziora bidali dituzten gailuak garatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.