Mundua

NATO Kosovotik irteten hasiko da

Erretirorako "baldintza politikoak eta militarrak egokiak" direnez, soldaduen heren batek 2010eko urtarrilerako utziko du herrialdea.

2009ko ekainaren 11
19:34
Entzun
NATOk gaur jakinarazi du bere soldaduak Kosovotik pixkanaka irteten hasiko direla, "baldintza politikoak eta militarrak horretarako egokiak direlako", Jaap de Hoop Scheffer idazkari nagusiak esan duenez.

Erakundeko Defentsa ministroek gaurko batzarrean "erretiro gradualaren" plana hitzartu dute. Hala, soldaduen heren batek 2010eko urtarrilerako utziko du Kosovo -lau mila militar inguruk-, eta bi urteren buruan denera 2.200 soldadu geratuko dira han, "behar den arte".

Orain dela hamar urte, Balkanetako gerra zela-eta Kosovoko egoera "ezegonkorra" zelako, aliantzako 50.000 soldadu joan ziren. Harrezkero, NATOren arabera, "segurtasuna beti joan da hobetzen".

Kosovo independente aldarrikatu zen 2008ko otsailaren 17an, gehiengoak hala iritzita. Bertako serbiarrak aurka agertu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.