Mundua

NATOk 47 zibil hil ditu Afganistanen eraso batean

2008ko uztailaren 11
13:11
Entzun
Gaur jakin denez, NATOko hegazkinek hilaren 6an, Afganistango ekialdean egindako bonbardaketa batean, 47 zibil hil zituzten. Ezkontza bateko ekitaldian parte hartzen ari zen jendearen kontra bota zituzten bonbak. NATOk, aldiz, esan du ekintzaileak hil zituztela eraso hartan.

Hildako gehienak emakumeak eta haurrak dira.

"Horrelako gauzek segitzen badute, herritarrak gobernutik aldendu egingo dira", adierazi dute Afganistango Gobernuko iturriek.

Urte honetako lehen sei hilabeteetan 700 bat zibil hil dira erasoetan Afganistanen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.