Mundua

NATOk Afganistanen beste 9 zibil hil dituela dio Kapisako gobernadoreordeak

Iturri horren arabera, erreboltarien erasoari erantzutean etxe bat jo dute NATOko indarren bonbek, eta bost emakume, hiru haur eta gizonezko bat hil dituzte. Atzo 16 zibil inguru hil zituzten. Jazoera horiek guztiak ikertzen ari direla ziurtatu dute NATOko indarren buruzagiek.

2007ko martxoaren 5a
14:54
Entzun
Mohamed Dawood Hashimmi Afganistango Kapisa probintziako gobrernadoreordeak jakinarazi duenez, 9 zibil hil dira gaur NATOko indarren bonbek jota. Iturri horren arabera, Kapisa pronbitzian (Kabuldik iparraldera) NATOk duen base bati eraso diote erreboltariek, eta erantzutean zibil horien etxea jo dute. Bost emakumezko, hiru haur eta gizon bat hil dira.

NATOko indarren buruzagiek adierazi dute gertakari hori ikertzen ari direla. Atzo beste 16 zibil hil zituen NATOk, eta hori ere ikertzen ari direla azpimarratu dute. Hala ere, kasu bietan "erruai" erreboltariena dela azpimarratu dute, eraso egin eta "erantzunera behartzeagatik".

Atzoko hilketei dagokienez, ordea, lekukoek ukatu egin dute NATOko militarrak milizianoei erantzun beharrean gertatu zirela, baizik eta nahita zibilen kontra ekin ziotela agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.