Urte honetan zehar NATOk 23.000 soldadu erretiratuko ditu Afganistandik, harako nazioarteko erakunde militarrak duen arduradun nagusi Carsten Jacobsen-ek gaur iragarri duenez. Ondorioz, Afganistanen dituen soldaduen artetik ia bostetik bat erretiratuko du NATOk.
Jacobsenek gogoratu du iazko uztailetik AEBetako hamar mila militarrek utzi dutela Afganistan. AEBek, dela dela, oraindik 90.000 soldadu dauzkate han.
Zahir Azimi Afganistango Defentsa Ministerioko bozeramailearekin batera agerraldia egin du NATOko arduradunak, Kabulen, eta Azimik nazioarteko erakundeko soldaduek gauetan egiten dituzten operazioak beharrezkoak direla azpimarratu du. "Izan ere, guk oraindik zenbait arazo dugu; ekipamendu gabezia eta informazio egoki falta, adibidez", adierazi du Afganistango ordezkariak.
Gaur Kabulen bertan hiru zibil hil dira, Kabulen bonba bat lehertuta