Libiako misioa datorren astelehenean amaituko du NATOk, Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak urte amaiera arte jarraitzeko eskatu arren. Kontseilu Atlantikoak atzo berretsi zuen aurreko astean hartutako behin-behineko erabakia: urriaren 31n amaituko du Libiako misioa, hasi eta zazpi hilabetera. «Gure eginkizun militarra bukatu da», esan zuen atzo Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak: «Erabat bete dugu Libiako herria babesteko Nazio Batuen agindu historikoa».
Libiako operazioa NATOren historian «arrakastatsuenetako bat» izan dela esan zuen Rasmussenek. NATOk martxoaren 31n hartu zuen Frantziak eta Erresuma Batuak Gaddafiren aurka hasitako operazio militarraren gidaritza.
NATOk berretsi du astelehenean amaituko duela misioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu