Libiako operazio militarra urte bukaerara arte luzatzea erabaki du NATOk. Berez, irailaren 27an bukatuko da misioaren epea, baina aliantzaren kontseiluak ontzat jo du erasoa bertze 90 egunez luzatzea. NATOko idazkari nagusi Anders Fogh Rasmussenek zehaztu du, baina, eginkizuna «maiz» berrikusiko dutela eta «edozein unetan» eman dezaketela bukatutzat.
Operazioaren bukaera Nazio Batuen Erakundearekin eta Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionalarekin batera erabakiko du NATOk, «zibilekiko mehatxua» bukatzen denean. Eta hori ez dela amaitu dio, hainbat hirik Muammar Gaddafiren aldekoen esku segitzen dutelako.
Horietako hiri bat, ordea, Sabha, ia kontrolpean duela erran du Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak. Gaddafiren aldekoek soilik auzune bat kontrolatzen dutela dio Ahmad Omar Bani bozeramaileak. Tripolitik 750 kilometro hegoaldera dago Sabha. Bani Ualiden eta Surten ere sartu dira Gaddafiren aurkako indarrak, baina ez dituzte kontrolpean.
Protestak herrialde arabiarretan
NATOk bertze hiru hilabetez luzatuko du Libiako operazioa
Aliantza militarrak eginkizuna «maiz» berrikusiko du, eta «edozein unetan» bukatzea erabaki dezake
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu